90. hamarkadaren erdialdean kokatzen dira R taldearen hastapenak. Ordutik hona euri dezente egin du eta gaur, ia 14 urte igaro ondoren, taldea bere estudioko laugarren lana kaleratzear da. Taldearen martxa lasaia izan da denbora guzti honetan, kantuei behar bezalako denbora eskeintzeaz gain, eguneroko eginbeharrekin tartekatu dutelarik beren musikarekiko zaletasuna.
2002. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako maketa. 2 urte beranduago, Gara egunkariari esker kaleraturiko 5 abestiz osaturiko “Urrezko begien atzetik, zilarrezko begiradak” lanarekin jarraipena ematen diote beren ibilbideari. Urte horretan bertan, “Villa de Bilbao” lehiaketan euskal herriko talde onenaren saria lortu ondoren, Munich-en jotzeko gonbitea jasoko dute.
2003.ean “Hedatuz” diska kaleratzen dute Metak disketxearekin, 10 kantuz osaturiko lana, beti ere rockaren oinarrietan mugitzen. Ehun kontzertutik gora eskeiniko ditu taldeak gehienbat Euskal Herrian. Hala ere, estatuan zehar nahiz atzerrian jotzeko aukera ere izango dute.
Denboraren poderioz R etengabeko garapenean murgildurik egon den taldea dugu, haserako metal ukitua eta eragin ezberdinak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman dituelarik.
2006. urtetik aurrera taldeak laukote izateari utzi eta hirukote bezela jarraituko du. Aldaketa honek eskatzen dituen gorabeherei egokitzea tokatuko zaie jarraian. Kantu zaharren moldaketak burutzea eta berrien konposaketarako bide berriak jorratzeaizan dira taldearen azken urteotako lanak.
Hirukote bezala lehen pausua Tolosako Bonberenea ekintzak zigiluarekin argitaratutako "Bonberenea sufflê” elkarlanean emango dute. Bertan, Euskal Herriko beste 33 talderekin batera zuzeneko kantuak biltzen dituen ikusentzunezko dvd-an parte hartuko dute.
Azkenik, orain arteko denboran eginiko lanaren emaitza dugu ekainean Bonberenea ekintzak zigiluak argitara emago duen “Uneak” diska berria. Iraganean ainguratu gabe baina taldearen sustraiak ahaztu gabe, 9 abesti berriez osatutako lana eskeintzeko garaia heldu da.
Taldea bere hastapenetik ederki asko ezagun duen Xabi Astik teknikari lanak egin ditu. Usurbilgo Sutegi antzokia eta Andoaingo Astikrust estudioa tartekatu dituzte grabaketa burutzeko. Masterizazioa aldiz, Karlos Osinaga Txap-en esku utzi dute. Lasai eginiko grabaketa izan da, kanta bakoitzari behar duen denbora eskainiz, lana guztiz borobildu arte.
Kontaktua: 653 744 306 (Iñigo)
E-mail: r_musika@hotmail.com
Web: www.myspace.com/rtaldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario