miércoles, 18 de enero de 2012

OKUPAZIOAREN KRIMINALIZAZIOA

Desalojoak, atxilotuak, erasotuak, identifikatuak. Errepresioa.

Udako Bilbon burutu zen Gaztetxeen aldeko manifestazioan aurreratu genuen bezala, Okupazio Mugimenduaren kontrako ofentsiba bat abiarazi dute dena kontrolaturik nahi dutenek. Zallako gaztetxeari eginiko erasoei, Plentziako desalojoa, Kukutzako desalojo, Errekaldeko ehiza, Itzubaltzetako mehatxua, Gasteizko gaztetxeari erasoak, Zaramagako hustuketa, Uxotegiren kontrako kanpaña mediatikoa, Donibaneko leku-aldaketa, Portugaleteko desalojoa, Erandio, Donostiko Arte Ederren antzokiaren eta Kukutza gaztetxe berriaren desalojo ilegalak gehitzen zaizkio. Eta hurrengo hilabeteetan, Kukutzaren, Koskoenearen eta Plentziko Ermitatzeren kontrako epaiketak izango dira.



Krisialdi ekonomikoa eta Munduko egoera politikoan burutzen diren aldaketak aprobetxatzen ari dira Herri Mugimendu askatzaileak zapaltzeko. Adi egon behar dugu eta indarrak batu, gure gune askatuak defendatu eta berriak sortzeko!

MATXINADA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario