jueves, 15 de septiembre de 2011

"El discurso del Rey" en Altsasu.


Irailaren 3an "Erregearen diskurtsoa" deituriko ekimena izan zen Altsasun. Ez zen pelikula bat izan, baizik eta ekimen errebindikatzaile eta parodikoa. Bertan, indar polizial ezberdinek Altsasun duten presentzia itogarria salatu zuten, umorea eta eskaera uztartuz.
"Ekimen alai, humoretsu eta errebeindikatzaile bat" izan zen antolatzaileen arabera. Altsasuk jasaten duen okupazio militarrari era parodiko batean erantzuteko nahia bazegoen. Horrela, herriko kaleetatik zehar desfile militar bat egin zuten, "herria zonaldeko zonarik militarizatuena da eta". "Ejerzitoa soilik falta da gure kaleetatik zehar". Ekitaldiaren amaieran, Erregeak berak eman zuen diskurtso bat, eta honetaz gain, bazkaria bat eta kontzertu bat ere ospatu zuten.
"Gure nahia indar okupatzaile ezberdinei Altsasuk hemen nahi ez dituela argi erakustea da. Honetaz gain, azkeneko hilabeteetan herritar ezberdinek jasotako isun andanari (guztira 10.000 € baino gehiago batzen dituztenak) ekonomikoki aurre egitea da, bazkarian eta kontzertuan aterako den diruari esker".


El discurso del Rey from Ezditugunahi on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario